XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Irakurri ahala bart leitutakoa datorkio.
Baina orain, goraki ari delarik, gauean eman dion baino bakardade aldi handiagoa ematen dio Inesek, azken asteetan ezagutu zuena eta trenean doana pertsona bera ez balira bezala.
Bera ere bakarrik zegoen beharbada.
Ez zitekeen, behar zuen beste bizitza
Arronaren, Igartuaren beraren bizimodua zuen ments agian, giro etsi hartarik salba zitzakeen pertsona bakarrak.
Herri honetan, munduko herri guztietan, haiek bezalako pertsonak ziren ausaz benetan bizi ziren bakarrak.
Etorkizunarekin zer ikusirik ez zuen bizitzeko era bat imajinatu zuen berarentzat ere, bere oraingoa beteko zuenari erdi miraz, erdi errukiz behako ziona.
Irudiotan, Arronak eta tabernariak ez zuten hitzik egiten.
Eta haietxekin zegoen, hirurak itzaletan.
Oro kanpotik ikusi eta era horretan sentitu, atzean uzten dituzun harietan erreparatu.
Eta ohartarazi: hi, zaindu hariak! esango zion bere lekua harturikoari.
Ezinezkoa. Ez zen bizi.